Izenburua: Erraldoiak
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Bilduma: Xaguxar, 220
Orri kopurua: 83
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Fantasiazko narrazio honek erraldoi familia baten bizimodua kontatzen du, tonu umoretsuan.
14 ataletan banatuta,Bagatan bizi diren Erraldoi, Maritantai eta haien seme Patxikankailuren gorabeherak azaltzen dizkigu.
Ilustrazioak alaiak eta koloretsuak dira, kolore berdeak nabarmentzen dira eta laranja-gorriak. Pertsonaiak eta lekuak nolakoak diren erakusten dizkigute. Gehienak orrialde bakarrekoak dira baina banaka batzuek bi orrialde hartzen dituzte.
Bitxikeriagisa, hainbat hitzen hiztegitxo batek osatzen du liburua. “Piztia, gauza eta leku bitxien topalekua (entziklopedia txikia). Erraldoien mundu honetako hainbat ohitura edo elementu fantastikoen hitz “asmatuak” argitzeko balio du hiztegiak.
VII. Mikel Zarate Haur Literatura Sariaren irabazlea, 2016an