Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Erotrena

Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro

Ilustratzailea: Jon Zabaleta

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2001

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 96


Laburpena:
Idazleak ikaskideak diren Irati eta Iker pertsonaien bitartez, abenturaz josita dagoen istorioa kontatzen digu. Historian zehar eman diren gertakariak gogoratuz, Irati eta Ikerrek momentu eta sentsazio ezberdinak bizituko dituzte: intriga, beldurra, poza,... Dagoeneko historia diren egoera eta pertsonaiekin egingo dute topo lurralde ezberdinetan, baina beti ere bizituko dituzten egoera larrietatik alde egiteko aukera izango dute.
Gertakari hauen eszenatoki nagusia Daniel Diesel Oliogutxi-k sorturiko Erotrena izango da. Tren hau liburuan zehar aldatuz joango da, historiako gertakari ezberdinetara egokitu ahala. Azkenik, Euskal Herrira bueltatzerakoan euskal ohiturekin egingo dute topo, bizi izandako ezusteko eta larrialdietatik salbu sentituz. Iker eta Iratik istorio sinesgaitz eta kontaezina bizituko dute elkarrekin.

Liburu honetako pertsonaiek tren museora eta metrora egiten duten bidaiarekin mundu honetako lurralde eta gertakari historiko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen digute. Egoera hauen bitartez, pertsonaien sentimenduak azaleratuko dira eta horrek istorioan barneratzen lagunduko digu.



Erotrena