Izenburua: Ernesto elefantea
Idazlea: Anthony Browne
Ilustratzailea: Anthony Browne
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2021
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau bidaia iniziatiko bat proposatzera dator, modu xamurrean, amaren babes eremutik aldentzen ikasi nahi duen elefante baten bidez.
Ernesto elefante txikia bere amarekin bizi da, elefante taldean. Errutina soberan ezagutzen du: ibili, jan, edan eta lo egiten dute. Oihaneko koloreek erakarrita, eta bizitza zerbait gehiago badenaren susmoan, Ernesto oihanean barneratzen da, amak elefante txikientzat tokia ez dela esan arren. Oihana liluragarria eta beldurgarri samarra iruditzen zaio, eta itzultzeko ordua dela iruditzen zaionean, ez du ez bidezidorrik ez nori galdeturik ikusten, eta aurrera jarraitzen du. Aurrerago gorila, lehoia, hipopotamoa eta krokodiloa ikusten ditu, baina ez diote ama aurkitzen laguntzen. Negarrez ari dela sagu batek laguntzeko moduan dagoela, eta buru gainera igo dezan eskatzen dio...
Ilustrazioetan elementu elkarketa bitxiak daude, elementu errealistak eta fantastikoak irudi bakarrean. Kasu honetan oso irudi koloretsuak eta argitsuak dira. Horiak eta urdinak badute oihan koloretsuarekin batera protagonismo handia.
Xabier Etxanizen kritika Argian