Izenburua: Erloju mekanikoa
Idazlea: Ph. Pullman
Ilustratzailea: Luis Alonso
Argitaletxea: Desclee
Urtea: 1998
Bilduma: Ipotxak eta Erraldoiak
Orri kopurua: 80
Laburpena:
Erloju bati giltza ematen zaionean, bada zerbait beldurgarria bere erritmoa aurrera doan era zorrotzean. Orratzak etengabe mugitzen dira esferaren inguruan, berezko inteligentzia bailuten. Tiki, taka, tiki, taka! Pixkanaka-pixkanaka abantzatuz doaz, hilobirako bidea tinkotasunez erakutsiz. Istorio batzuk horrela dira. Behin giltza eman zaienean, ezerk ez ditu gelditzen; aurreikusitako amaierara heldu arte doaz aurrera. Pertsonaiek beren hala-beharra aldatzea desira badute ere indar guztiz, ez dira horretarako gai. Kontakizun hau istorio horietakoa da. Eta orain giltza eman diogunez zeharo, hasi gaitezke.