Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Entzungailua

Idazlea: Karlos Linazasoro Izagirre

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Branka

Orri kopurua: 148


Laburpena:
Entzungailua obra harrigarria gertatuko zaio irakurleari alde askotatik: gazteentzako bilduma batean kaleratu da, baina helduak agian barre gehiago egingo du berau irakurtzean. Fikzioa da dudarik gabe eta halaxe dago egituratua, baina idazlearen bizitzako hainbat xehetasuni antzemango dio apur bat ezagutzen duenak. Atsegina eta amultsua da gehienetan, baina bizitzari buruzko ikuspegi sarkastikoa sumatzen da askotan.. <BR>
Gorraizea daukala-eta, entzungailua jarri behar du belarrian istorio honetako protagonista eta kontalariak. Hortik abiatuta, nobela pertsonal eta berezi bat garatzen du Karlos Linazasorok: elementu autobiografiko zenbait hartuz eta parodiatuz, bikotearen egunerokotasunaren gazi-gozoak azalduko dizkigu, bere lehen liburua egin nahi duen idazlearen nahiak eta ezinak, bizitzak edozein unetan agertzen dizkigun aurpegi zentzugabeak...<BR>
Egilearen nortasunaz gainera, umorea da eleberri osoaren lokarri nagusia, batzuetan ironiara eta besteetan absurdora jotzen duen umore fin bat, irribarrea inoiz galdu gabe eramango gaituena, orriz orri, liburu amaieraraino.


Entzungailua