Izenburua: Enigma bi, erantzun bat
Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2018
Bilduma: Osinberde saila
Orri kopurua: 86
Adina: 14tik gora
Laburpena:
90 hamarkadan argitaratu ziren ipuin hauek lehen aldiz, bakoitza bere aldetik. Orain batera berrargitaratu dira, Ruben detektibea bi kontakizunen lotzaile bihurtuta.
Izan ere Ruben detektibeak bere kasu bitxiak oroitzeko ariketa egiten du, bere onenak emanda dagoen une honetan. Lehenik Emakume sugearen misterioaren kasuan egin zituen ikerketak kontatzen dizkigu, baina ez detektibe baten eran, baizik eta protagonista ziren pertsonaiei jokatzen utzita.
Bigarren ikerketa-oroitzapenari “Jentzi” izena jarri zion detektibeak, eta oraingoan bai, oraingoan bere detektibe peskizak xehe azaltzen dizkigu, bai nork kontratatu zuen, noren arrastoa jarraitu zuen, ikerketak iraun zuen bitartean jazo zirenak, eta gehiago, morala asaldatzen duen kezkak itxiarazi baitzion kasua.
Zein lotura duten bi kasuek? Detektibea bera dela albo batera utzirik, biek ere ekialde urruneko lurraldeetan bidaiarazten gaituztela izango litzateke, ziurrenik erantzun zintzoena, zintzorik baldin bada inon.