Izenburua: Ene Itsugidari, Ene kapitain
Idazlea: Gonzalo Moure
Ilustratzailea: Maria Girón
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2020
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin urbanoa da, album ilustratu eran garatua. Gaiak gurasoekiko harremana, desgaitasuna eta hiriko zarata dira. Eskolara bidean argi-itzalen eta soinuen oihan batean barrena aurrera egiten duten aita-alaben istorioa kontatzen du. Aita itsua da, eta umeak ikusmen murritza du. Testuak, hitz gutxirekin, eguneroko errutina abentura bilakatzen du, neskatoaren esanak eta ilustrazioak gidari ditugula.
Tonu leuneko ilustrazioek protagonisten begiek ikusten ez dutena erakusten digute. Ilustrazioek, gainera, pertsonaien egoera animikoa islatzen saiatzen dira; orrialde guztietan, esaterako, istorioari tonu jostaria ematen dioten animaliak azaltzen dira. Deigarria da begiak ondo perfilatua duten gizaki bakarrak bi protagonistak direla, autoreak ikusmen mugetatik haratago ikusteko gaitasuna azpimarratu nahiko balu bezala.