Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Emozioen kuliska

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Branka

Orri kopurua: 88


Laburpena:
Ez da egunero ikusten gazteentzat idatzitako poesia-liburu bat. Horregatik besterik ez balitz ere, nabarmentzekoa litzateke Antton Kazabonen liburua. Baina, horrez gainera, dohain ugari ditu poema-liburu honek, gustagarri eta atsegin egiten dutenak: adierazpenaren samurra, iradokizunen zabala, sentipenen sakona... Poemen edertasuna gutxi balitz, berriz, hor daude Jokin Mitxelenaren marrazki abstraktuak, testua janzteko; eta nola ahaztu Xabier Leteren hitzaurrea, liburuari balio erantsi bat ematen diona. Denoi ematen digu lotsa pixka bat geure sentimenduez hitz egiteak, are gehiago poesia irakurtzen edo idazten dugula aitortzeak, kursitzat hartuko gaituzten beldurrez edo. Eta hala ere, axola zaizkigu gure emozioak, eta espresatu nahi ditugu, eta idatzita ikusi, besteren adierazpenetan geure burua ezagutzeko, ispilu batean bezala. Hori dena eta gehiago eskaintzen digu Antton Kazabonen liburu honek. Emozioen kuliska sentimenduez mintzo da: maitemina, samina, poza, tristura, bakardadea, emateko desioa edo hartzekoa, naturaren indarra eta ederra norberaren sentipenen adierazgarri... Guztia hitz sinple eta sarkorrekin, bihotzera zuzen iritsi nahi duten esaldiekin. Bizitza eta poesia ez direlako aparte dauden gauzak, txaponaren bi aldeak baizik.


Emozioen kuliska