Izenburua: Emiliren desabenturak
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2018
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Umorezko abentura bilduma honek adiskidetasunaren alderdi dibertigarria du hizpide tonu baikor eta hezitzailean. Emiliri gafea dela esaten diote, baita Belebeltz deitu ere; baina, beti inguruan du lagun-taldea desabentura bilakatuko diren abenturetan murgiltzeko prest. Lagun-taldearen bederatzi abentura datoz kontakizunean, eta bukaeran hauxe dio beti: “Gero, gafea naizela esango dute”.
Ilustrazioek desabentura bakoitzeko unerik zirraragarrien argazkiak islatzen dituzte. Hiru kolore nagusitzen dira marrazkietan: zuria, beltza eta Emiliren soinekoaren gorria.