Izenburua: Elurretako Leopardoaren Bila
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Leire Iparragirre Ortega
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2009
Orri kopurua: 72
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Iniziazio abentura mitologikoa kontatzen duen istorio honetan, Alain deritzon mutiko ausart batek elurretako lehoinabarra ezagutzeko mendira txango arriskutsua egingo du elur ekaitz baten erdian. Lehoinabarrari esker bizia salbatu eta onik itzuliko da herrira.
Forma geometriko sinpleak bilatzen dituzten koloretako marrazkiak eskaintzen dira testuaren batera. Abstrakziorako eta sinbolismorako joera erakusten dute. Berde argi-ilunak, urdina eta gorri-marroiak erabiltzen dira ia ilustrazio guztietarako. Ataleko ilustrazio bat dugu, testuak esandako berresten.