Izenburua: Elefante bat hegan
Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Bilduma: Xaguxar; 211
Orri kopurua: 68
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Bibliako hainbat pasartetan oinarrituta dagoen ipuin luze honek adiskidetasuna eta errespetua bezalako gaiak erakusten ditu. Itun zaharreko testuen ildotik, gauzen zergatiaren eta mitologiak erakusten duen tonua zenbaitetan apokaliptikoa da, eta beste zenbaitetan umorezkoa.
Liburuaren sarrera egiteko R. Kipling idazlearen ipuin batez baliatzen da.
Jaungoikoak agindutako uholde unibertsala saihesteko asmoz, Kus elefanteak Noeren arkan emango dituen berrogei eguneko bidaia azaltzen da. Hamaika ataletan zehar bibliako pasarterik ezagunenetako bat ematen zaigu ezagutzera, bertan Noeren semeak, ematzea, Uruc-eko dorrea, bakearen usoa… agertzen direlarik, baina elefantearen bizipenetan jarrita fokua.
Ilustrazio lanean kolore berde-marroiak nagusitzen dira. Neurri ezberdinetakoak izanik, tarteka orrialde osoa, tarteka bi orrialdeak betetzen dituen ilustrazioak ditu.