Izenburua: Egun beltzetan, jolas beltzak
Idazlea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008
Bilduma: Perzebal
Orri kopurua: 95
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Gaztetako gogoetetan murgildutako agure baten kontakizuna aurkezten da Fernando Morilloren liburu honetan: auzoko koadrilakoen arteko tira-birak, neskenganako erakarmen eta aurreneko ezkutuko jolasak, erretore berriarekin izaniko hainbat gatazka… Baina komeria itxuraz azaleko hauekin batera, gertaera tragikoagoak ere biltzen dira liburuan, herriko fusilamendu gogorrak eta bestelako heriotza batzuk tarteko.
Hala ere, aurkezten diren pertsonaiak oso markatuak eta bilakaera urrikoak dira, eta hauetan ere hainbat topikoren eragina nabarmena da: taldeko nagusi eta liderra; poeta sentibera; umezurtz axolagabea; neska mutilzale amorratua