Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Egun bat Petre Romanescuren bizitzan

Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustratzailea: Manu Ortega

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2009

Orri kopurua: 65

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Petreri bideo kamera bat erregalatu diote eta bera jakitun da bere etxean nekez egiten dituztela horrelako erregaliak. Guraso biek lana egin arren, Errumaniara dirua bidaltzen dutelako, hangoei laguntzeko. Petrek badaki hori, eta hainbatetan bere eskolako lagunekin bere bizimodua konparatzen duenean, nabarmen gelditzen da bere familiko giroa desberdina dela. Mendira egun-pasa joaten diren egun batean, Petrek andereñoak bidalitako idazlana bere gisara egitea erabakiko du; idazlan bat egin beharrean, kamerarekin kontatuko baitu bere egun bat. Baina bat-batean, bazkal ostean, familian arazoak sortzen dira eta Petrek eta bere laguntxo batek oso esperientzia gogorra bizi beharko dute. Nahiz eta, amaieran, esperientzia horrek ondorio onak izango dituen.

Ilustrazioek oso ondo laguntzen diote narrazioaren hariari, hainbat xehetasunak eta egitura elementu gehitzen dizkiete kontakizunari.


Egun bat Petre Romanescuren bizitzan