Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Egun bat kanpinean

Idazlea: Rose Impey

Ilustratzailea: Russel Ayto

Itzultzailea: Iņaki Zubeldia Otegi

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2008

Bilduma: Munstroa eta igela

Orri kopurua: 35

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Tonu umoretsuan eta irudimen handiz, Munstroa eta Igelaren arteko abentura bitxi bat kontatzen zaigu. Igela beti ideiez gainezka dabil eta, oraingo honetan, kanpinean lo egin behar dutela otu zaio. Eta nola ez, Munstroa abenturara behartuko du, nahiz eta honek horretarako gogo handirik erakutsi ez. Abiatuko dira, Munstroa gidari, eta halako batean, jiraka eta biraka ibili ondoren, Igelak heldu direla esaten dio Munstroari. Igelak bere ezjakintasunaren aurrean ausardia azaldu eta denda muntatzen du. Lotarakoan, ordea, hainbat arazo izango dituzte eta azkenean, onena etxera itzultzea dela erabakiko dute. Inolaz ere, bildumaren tonuarekin bat datozen marrazkiak aipagarriak dira


Egun bat kanpinean