Izenburua: Egizu lo
Idazlea: Juan Kruz Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal eta Kirmen Uribe.
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2005
Orri kopurua: 158
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Lotarako ipuinak garrantzi handikoak dira umetan, baina baita helduak garenean ere. Ipuin bat irakurri eta lo hartzen dugunean, askotan gurekin eramaten dugu ipuin hori ametsen mundura. Eta ametsen mundua ere gure bizitzaren parte da, ametsak eta errealitatea txanpon baten bi aldeak bezalakoak baitira, batak bestea bizitzen laguntzen digu.