Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dragoi zopa

Idazlea: Leticia Iannaccone

Ilustratzailea: Ste Tirasso

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2021

Orri kopurua: 42

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua da, kontatzen duen istorioaren bidez haurra barazkiak jaten animatu nahi duena. tonu umoretsu eta hezitzailea du.

Ipuin honetako protagonistak ez ditu barazkiak gustuko, ez brokolia, ez azalorea. Hala bada, egun batean aitak afaltzeko zerbait berezia ekartzen dio. Hura lortzeko izan duen abentura kontatzen du ipuinak.

Aitak dragoia hil duela pentsa arazten digu, eta afaltzeko dragoia dagoela sinestarazten. Horrek umea triste jartzen du, ez baitu animaliei minik ematea nahi. Baina ez, ez da dragoia afaltzeko daukatena. Ezuste polita izango dute etxe horretan.

Marrazkiak digitalki eginak daude eta ipuinari laguntzeaz gain informazio gehigarria ematen dute.


Dragoi zopa