Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dorre dardaratsua

Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro

Ilustratzailea: Inma Mendiola Gardoki

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2000

Bilduma: Gaztaro

Orri kopurua: 144


Laburpena:
Andereņoak Iratiri eta Ikerri biak batera dorre misteriotsua ikertzera joan daitezen proposatu die. Dorreko atea zabaldu orduko Iratik halako hotzikara nabaritu du gorputzean, esku hotz batek ukitu balu bezala. Igogailura sartu dira. Barrua ilun-ilun dago. Gorputz-itzalak baino ez dira nabaritzen... Handik aurrera, ai ene!


Prentsako aipamenak:

- Deia 2000 Dorre misteriotsu batean sartuko gara...

"Andereņoak egunkarietan berriak bilatzeko agindu die neska-mutilei, gero gelan lantzeko asmoz. Iratik egunkarian irakurri duen dorre dardaratsu bati buruzko albistea aukeratu du eta gelan guztiz harrituta gelditu da Ikerrek ere albiste berbera eraman duelako. Izan ere, biziki gustatzen zaio Iker, bere ustez gelako guapoena delako, eta gainera azkarra eta barregarria. Eta albistea bilatzerakoan bat etorri direnez gero, andereņoak zer eta biak batera dorre misteriotsua ikertzera joan daitezen proposatzen die...". Ibaizabal argitaletxeko "Gaztaro bildumako" zenbaki berri bat. Karlos Santistebanek idatzia. Marrazkiak Inma Mendiolarenak dira.


Dorre dardaratsua