Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dorotea

Idazlea: Amaia Egidazu Arrube

Ilustratzailea: Amaia Egidazu Arrube

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2021

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu hau tradiziozko ipuin batean dago oinarrituta. Baditu errimak, formula errepikakorrak eta narrazio kateatua. Tonu bihurri eta jolastia du.

Dorotea izeneko amona basoko etxean bizi zen, etxea, ordea, euliz bete zitzaion eta hori gustuko ez zuenez, euliak desagertzeko asmotan, armiarmaz bete zuen etxea. Armiarmek euliak jan bai, baina etxea armiarmez betea izatea ez zuen gustuko. Hauek desager zitezen igelak ekarri zituen etxea, ondoren igelek enbarazu egiten ziotenez, sugeak ekarri zituen, eta sugeak desagertzeko basurdez bete zuen bere bizitokia. Basurdea ere ez zuen gustuko, ez zegoen lasai egoterik hura han izanda, eta zer bururatuko basurdea jan zezan? Otsoa sartu zuen etxean, baina orain otsoa da lasai ez dagoena amona inguruan izanda, eta nola lortuko du Dorotea amona desagertzea? Bada horixe, otsoak jan zuen amona eta orain otsoarena da etxea.

Collage teknika erabiliz hamalau orrialde bikoitzetan aurkezten dira detailez eta umorez jositako irudiak. Hari narratiboan testuak bezainbesteko pisua hartzen dute ilustrazioek. Irudiak eta hitzak elkar elikatzen dira eta ezinbestekoa egiten da bien irakurketa.

Babesorriek ipuinaren nondik norakoaren pista ere ematen digute.


Dorotea