Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Daratulua

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Marko Arnspach

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2001

Bilduma: Album Ilustratua

Orri kopurua: 32


Laburpena:
Bilboko Desclée argitaletxeak haur sail berria sortu du. Baziren urteak haurrentzat zuzenduriko sail berriarren beharra sentitu genuela. Horrela hasi ginen haur sail baten eratzeko bilduma zehatz bat diseinatzen. Sail horretako liburuen behar handia hautematen da: gurasoek haurrekin batera gozatzea da helburua. Aisialdirako albumak dira, haurren eta gurasoen plazerrerako eginak.

Albuma tamaina aski handikoa da eta biziki koloretsua, kartoizko azalduna eta kalitate handiko paperarekin.

Hiru hizkuntzetan plazaratu dira albumak: euskara, katalana eta gaztelania. Bilduma honetako helburuetariko bat bertoko idazle eta marrazkilarien lanak kanpora hedatzea da.


Prentsako aipamenak:

- Mondragon Unibertsitateak argitaratua Malentxo ez da testu honen protagonista bakarra; hor dago ipuinari titulua ematen dion daratulua edo zuloak egiteko aparailu elektrikoa ere.

Malentxo txikia aitari laguntzen ari zaio koadro batzuk zintzilikatzen: aitak daratulu zaratatsuaz eskarpiak jartzeko zuloak egin eta gero, alabak koadroak pasatzen dizkio. Baina, bukatu baino lehen, aitak irten beharko du etxetik momentu batez eta orduan Malentxo hurbilduko da jakinguraz tramankulu beldurgarrira. Hartu ere hartuko du, eta baita martxan jarri ere. Azkenik, aitak hasitako zulo bat bukatuko du neskatxak, eta koadro ederrena eskegiko du. Ailegatzean, aitak utzitako lana jarraituko du Malentxoren “laguntzaz” ezertaz konturatu gabe.

Ongi amaitzen da, beraz, istorio hau. Eguneroko egoera arrunt bat aurkezten digu eta etxeko aparailu elektriko bat agertzen da lehenengo planoan; umearen erreakzioak ere erabat ulergarriak egiten zaizkigu, baina irakurleak ederto nabaritu ditu umearen ekintzaren arriskua eta tentsio momentuak aparailua erabiltzen hasten denetik arrakasta lortu arte.

Testuak umearen sentimenduak maisuki transmititzen ditu: daratuluarekiko sentitzen duen erakarpena eta, aldi berean, beldurra; tulipanen koadroarekin sentitzen duen lilura; koadroa zintzilikatu eta gero sentitzen duen harrotasuna eta satisfazioa... Bikain laguntzen dute, bestalde, Markok egindako marrazkiek: komikiaren estiloa gogorarazten dute eta kolorearen erabilpen originala egiten dute. Nabarmena da daratuluaren potentzia izugarria islatzeko gaitasuna lehenengo plano batzuetan.


Daratulua