Izenburua: Cosimoren katiuskak
Idazlea: Dani Martirena
Ilustratzailea: Ana Ibaņez Elosua
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek parke txiki bat babesteko aldarria egiten du. Gai ezberdinak ukitzen ditu liburuak, baina parkea salbatzea da garrantzitsuena eta noski, honen bitartez, eremu berdeak, natura, ingurua... askoz handiagoa den zerbait. Mezua ekologista da. Honez gain, hirien handitzea, banketxeen poderioa, etxerik gabeko pertsonak...agertzen zaizkigu ere.
Cosimo handitzen doan hiriko parkerik txikienean dago, zuhaitzean daukan etxolan. Bertatik ikusten duena kontatzen digu: emakume irakurlea, lorezaina, etxeak, maiteminduak, etxerik gabeko supergizona...Garabiak agertzen doaz, parkea desagertuko da, banketxeak eraikiko dituzte...eta gure mutilak zuhaitzetik ez jaistea erabakiko du, gorago igota, zuhaitzen babesean geratuko da, parkea salbu ikusi arte. Ez dakigu nola bukatuko den istorioa.
Formatuari dagokionez liburua luzea da (34 x 17 cm), altuera sentsazioa transmititzeko asmoz seguruenik, zuhaitzen altuera agian. Ilustrazioak collage bitartez osatzen dira, testura ezberdinak, argazki, marrazkiak... nahasiz. Orrialde osoak hartzen dituzte irudiek eta testuak berriz, laburrak, ilustrazioek utzitako tarte zurietan agertzen dira. Ilustratzaileak testuaren interpretazio propioa egiten du, sinbolikoa.
Imanol Merceroren kritika Berrian