Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Coca Cola Erdi Aroan

Idazlea: Migel A. Mintegi Larraza

Ilustratzailea: Inma Mendiola

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 1999

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 160


Laburpena:
Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan. Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo 1999ko irailaren 15a Denboran zehar

Coca-Cola Erdi Aroan M. A. Mintegik gaztetxoentzat idatzitako eleberri labur baten izenburua da. Istorioaren protagonistek, Aitor eta Mikelek, Historia urrun dagoen zerbait dela pentsatzen dute. Eskolako ikasgai bat, besterik ez. Baina bat-batean, eleberrian azaltzen ez diren arrazoi misteriotsuengatik beren burua denboran zehar bidaiatzen ikusiko dute eta Erdi Aroan agertuko. Garai horretan, bandoen gerren zurrunbiloan abentura arriskutsu bat biziko dute. Historia, beraz, zerbait bizi, beraien bizitzetan eragina duena izatera pasako da mirarizko bidaia honen bidez. Motxiletan gordeta zeramatzaten gauza arrunt batzuk (linterna, txiskeroa...) erabiliz lortuko dute arriskuetatik onik ateratzea. Liburu hau funtsean, abentura nobela da eta ikuspuntu honetatik, txikia izan arren, oso interesgarria. Baina, nire ustez, zerbait gehiago eskaintzen du: Historiaren birbalorazioarekin batera, historiarekiko jarrera bat, honela defini daitekeena: azalean bizimoduak asko aldatu badira ere, funtsean gizakiak beti arazo berberak izaten ditu. Eta, Erdi Aroko gerra giroan, irtenbide baketsuen garrantzia ere azpimarratzen da. Beraz, gai asko eta irakurketa desberdinak eduki ditzakeen liburua dugu hau, gazteentzat gomendagarria oso.


Coca Cola Erdi Aroan