Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Clionaren kanpaiak

Idazlea: Amaia Telleria

Ilustratzailea: Laida Ruiz

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2022

Bilduma: Zuhara; 2

Orri kopurua: 130

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Abentura eta fantasiazko eleberria. Gai nagusia norberaren nortasunaren bilaketa da, baina zeharka beste gai batzuk ere azaltzen dira: ekologia, elkarbizitza,…

Zuhara bildumako bigarren zenbakia da. Lehenengoan protagonistak bere itsasoko jatorria ezagutu zuen. Eta bigarren honetan Balea Beltzaren klanera hurbiltzen da.

Zuhara itsas laminen mundura iristean Caer Ysen ospatuko diren Udazkeneko Jokoetara joateko zain aurkitzen ditu bere lagunak, eta mundu eta ohitura berriak ezagutzeko parada du. Gainera Perpetua sorginaren laguntzarekin bere familiari gertatutakoa ulertuko du. Han daudela Clionaren kanpaiak entzuten dituzte, zerbait txarra gertatuko den seinale. Eta hala gertatzen da, bere lagunen amona eta ume batzuk desagertzen baitira, gerora jakingo dutenez suge txar baten erasoaren ondorioz. Zuharak sugearen borrokan laguntzen die, baina, hala ere, ez da erabat integratua eta lasai sentitzen, ikusten baitu bertakoek dituzten arazoen erantzule bezala ikusten dituztela bere familiakoak. Eta honegatik azkenean…

Egiturari dagokionez, bi istorio paralelo ditugu. Batetik, Zuhara eta lagunei gertatzen zaiena eta, bestetik, Perpetua sorginaren ukenduak erabiltzearen ondorioz, ametsen bidez Zuharak jasotzen duen amaren istorioa. Aurkibidean ere garbi agertzen da banaketa. Ametsak adierazten dituzten kapituluek ez daukate izenbururik, besteek bai.


Clionaren kanpaiak