Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Burnizko potoa

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2020

Orri kopurua: 60

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Komiki historikoa da, Artikutzako trenaren ibilbidea erakusten diguna, Trabukoren eta Berdabioren bertsoetako esanak aitzakia hartuta (“Goizuetan bada gizon bat”). Artikutzako Kamio baserrian larri zauritua dagoen gizon bat azaldu da, burdinezko poto bat lepotik zintzilik daramala. Tratuko bandidoa omen da. Amak Joxantonio seme gaztea medikuaren bila bidaliko du Oiartzunera Artikutzako trenean. Eta Joxantoniok bide luzea egin beharko du haren bila.

Komiki hau Anton Mendizabalek Artikutzako trenari buruz egindako dokumentazio lanaz baliatzen da. Eta bai irudietan bai istorioan nabarmena da hori.

Irudietan ikusten dugu Artikutzako trenaren, trenbidearen eta haren inguruan zegoen guztiaren deskripzioari ematen zaion garrantzia: azpiegiturak, lanbideak, eta baita ohiturak ere. Aipatzekoa kolore gutxi eta sepiak erabiltzen dituela aspaldiko kontuak direla azpimarratzeko.


Burnizko potoa