Izenburua: Brummm!
Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2003
Bilduma: Batela
Orri kopurua: 32
Laburpena:
Nikok ez daki aspertzen. Irudimenak ez dio horretarako aukerarik ematen. Aspertuta dagoenean, aski du pospolo-kaxa bat ikustea mundu berri bat sortzeko, eta zer esanik ez pospolo-kaxa gorria bada. Izan ere, pospolo-kaxa gorri bat aise bilaka daiteke auto gorri-gorria, munduari irudimenen begiekin begiratzen jakinez gero. Gurasoak eta pertsona helduak, ordea, oso mugatuak dira, oso baldar ibiltzen dira irudimenaren munduan, eta dena esplikatu behar izaten zaie eta askotan alferrik izaten da ahalegina; zer espero daiteke, izan ere, pospolo-kaxa bat kotxe gorri-gorria ezin daitekeela izan erabat konbentzituta dagoen jendearekin?