Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Botoitxo

Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Bilduma: Pikotxean, 7

Orri kopurua: 36

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ipuin nostalgikoa da hau garai batean gertatzen da, herri txiki bateko mertzeria txiki batean. Haur protagonista lehen aldiz bakarrik joaten da bertara enkargu bat egitera. Handik aurrera dendariarekin sortzen zaion espero gabeko harremana kontatzen digu. Misterioa ere badago tartean, badagoelako dendan horma osoa hartzen duten hamarnaka kaxoien artean kaxoi bat, bakarra, giltzaz itxita dagoena... zer gordetzen ote du mertzeriako andre jator hark barruan?

Ilustrazioak testuan tartekatuta daude, eta nostalgia tonu hori iradokitzen dute, pertsonaia maitagarriak irudikatuz. Estilo errealistarantz jotzen dute, baina askotariko koloreak eta collagea uztartzen ditu, narrazioarekin lotutako irudiekin: botoiak, hariak…


Botoitxo