Izenburua: Borroka Arroka
Idazlea: Manu Lopez Gaseni
Ilustratzailea: Javi Erostarbe Garitano
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2001
Bilduma: Auskalo Bumeran
Orri kopurua: 128
Laburpena:
Hogei bat minutuz ibili ondoren, Borroka Arrokara iritsi ginen: zelai gorabeheratsu baten erdian altxatzen zen hamar bat metroko haitza, gailurra nahikoa laua zeukana. Haren inguruan norgehiagokak egiten ziren eskolako maila guztietako mutilen artean...
[...] Mikel eta biok, bada, kontu handiz hurbildu ginen Borroka Arrokaren inguruko sasi batzuetara; bagenekien ordu hartan bilduta egongo zirela gure kurtsoko helduenak haren gailurrean. Helduenak ezezik, bihurrienak ere baziren, beti aritzen zirelako gutariko honi edo hari okerkeriaren bat egiten, irakasleekin eta auzoko jendearekin sartzen ez zirenean.