Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bizenta txiki

Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Ilustratzailea: Enrique Morente

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2018

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu formatuan argitaratutako jakintza-liburu honek, Bizenta Mogelen biografia kontatzen digu. Zehar estiloa erabiltzen da orokorrean, baina, tarteka, estilo zuzenean irakur dezakegu pertsonaiek esan edo pentsatzen dutena. Badu gainera ezaugarri ezohiko bat: informazio garrantzitsua berariaz ezkutatzen da, irakurraldia galderen sortzaile bihurtzeko moduan, erantzunen iturri baino gehiago.

Kontakizunak Bizentaren bizitzaren haurtzaro eta gaztaroak jasotzen ditu: Azkoitian jaio zenetik, Bilbora ezkontzen den arte. Bi gertaera horien artean, Markinan bizi eta bere osabari esker hainbat hizkuntza ikasi zituen. Garain hartan, Ipui onac liburua idatzi zuen. Argitalpen hori izan zen euskal haur literaturako lehenengo liburua.

Ilustrazioek bi orrialde oso hartzen dituzte, eta xehetasunez eginak daude. Testua osatzen dute, idatzita ez dagoena erakutsiz: tristura Azkoititik abiatzen direnean aita hil delako, Ipui onac liburuaren datuak, jantziak, etxeko giroa, klase sozialen arteko aldea...


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Bizenta txiki