Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bi ipuin harrigarri

Idazlea: Txema Garcia-Viana Arenales

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 1999

Bilduma: Branka

Orri kopurua: 96


Laburpena:
Baleontzi bat Ternuara bidean, beste itsasontzi batekiko lasterketan: abenturazko istorio soil bat ematen du, baina "Ana Maria" ontziko tripulazioan hildakoak agertzen hasiko dira: bata pozoituta, bestea istripu arraro batean, arpoi batez hiltzen saiatuko dira hurrengoa... Izu-ikarak jota dabiltza marinel eta ofizialak, baina ugari dira susmagarriak haien artean, itzalez beteak denen historiak... Abiapuntu horixe du "Izotzaren gorria" kontakizunak, liburu honetako ipuin luzeenak. Itsas abenturetako kokalekua hilketa-istorio baterako erabiltzea da bere dohainetako bat, baina ez bakarra: aipatzekoak dira tentsioaren gorakada, pertsonaien zertzeladak, itsasontziko girotzea... Auto-stopa egiten duen mutil gazte baten abentura dirudi "Azken errainua" ipuinak, baina hemen ere ustekabea dauka prestatuta egileak, pixkanaka eta ia oharkabean bilduko gaituen magiazko istoria bat...


Bi ipuin harrigarri