Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bi egun zoro

Idazlea: Paz Hulé Becher

Ilustratzailea: Sandro Natalini

Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2000

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 60


Laburpena:

Biolinjole bakoitzak du bere arima, abestiaren arabera alai, triste edota malenkoniatsu joarazten duena. Arazo bakar bat dago, biolinak jo egin behar dira, berrogeita hamazazpi urtez behin gutxienez, bestela desagertu egiten dira. Orduan heltzen da Iraungipen-Data, azken eguneko gauerdian hain zuzen ere.

Hiru arimen istorioa da hau: Stradivarius, Guarnerius eta Amatirena. Bi egun barru beren denbora agortu eta desagertu egingo dira. Gizon bakar batek du laguntzeko ahalmena: Niccolo Paganini biolinjole famatuak, baina hau Groenlandian dago eta garaiz etorrarazteko modu bakarra magia egitea da. Norbaitek doinu ezti bat abestu behar du parkeko bere estatua aurrean. Orduantxe ezagutzen du Stradivariusek Victoria, neskato atsegina eta Helena Aingeru-Ahots opera abeslari ospetsuaren iloba.

Helenak ahots miresgarria zuen baina hain zen lotsatia, non agertokira irteten zenean ezin baitzuen ia kantatu. Azkenean norbaitek tomate ustel bat bota zion emanaldiaren erdi-erdian eta inoiz gehiago jendaurrean ez abestea erabaki zuen.


Bi egun zoro