Izenburua: Beldurrik gabe
Idazlea: Manuel L. Alonso
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
Itzultzailea: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Begiko
Urtea: 2021
Orri kopurua: 120
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Bittor beti beldurrez bizi den hamaika urteko mutikoa da. Sekretu bat gordetzen duten guztiek bezala, bera ere beldur da norbaitek bere sekretua deskubrituko ote duen. Desberdina da bera, eta, horregatik, mutil “normalen” beldur da; oihuka, mehatxuka, irainka eta borrokan ibiltzen diren mutilen beldur.
Gurasoek ere argi dute semea berezia dela. Aitaren ustez “delikatuegia” da, eta “besteen modukoa” izatea gustatuko litzaioke; egiazko “matxo” bat, azken batean. Horrek gaizki sentiarazten du Bittor.
Hori guztia gutxi balitz, auzora iritsi berria da, eta oso bakarrik dago: seme bakarra da, ez du lehengusu-lehengusinarik, bere osaba Lorentxo maitea atzerrian bizi da, eta orain, gainera, Vidal izeneko auzoko “jazarlearen” jomuga bihurtu da. Baina dena ez da makur: Leon ezagutzen du, bere salbatzailea. Leon mutiko desberdina da, ausarta, misteriotsua, itxuraz ere diferentea, eta berdin zaio jendeak berari buruz pentsatzen duena.
Leon, osaba Lorentxo eta amaren laguntzarekin, Bittorrek nolakoa den onartu beharko du, eta beldurra galdu, nolabait.