Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Beldurrak airean

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 149

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Liburu honetan beldurrezko 7 ipuin aurkituko ditugu: Atejolea, Liburua, Osin beltza, Askatasun oihua, Errepideko bihurgunea, Berpizkundea eta Betiko. Guztietan pertsonaiak euskaldunak dira eta gehienetan Euskal Herrian girotuta daude (lehenengoa izan ezik, Finlandian gertatzen baita).

Generoa ezin interesgarriagoa izateaz gain, obrak sineskeriak, mitologia, patua eta baliabide literarioak lantzeko aukera ematen du. Edgar Allan Poeren ipuingintza dakarkigu gogora, baina gurera ekarrita.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Beldurrak airean