Izenburua: Behin batean
Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro
Ilustratzailea: Belén Lucas Pérez
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 1999
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 60
Laburpena:
Ekiñeren irakasleak idazlan bat idaztea proposatuko du. Ekiñe, istorio honetako protagonista, marrazkilari trebea da oso. Idazlanetan, ordea, zailtasun gehiago ditu eta honek beldurtu egiten du. Beraz, lan hau burutzeko irakasleak proposatutako estrategiak erabiltzen ahaleginduko da. Bere irudimen zabala eta marrazkiak egiteko duen trebetasunaz baliatuz, idazlan osoa marrazkien bidez islatuko du, irakasleak dion moduan istorioaren haria galdu gabe. Honela, marrazkien bitartez, basamortutik inoiz mugitu ez den kakalardo pilotagileak munduan zehar zoriz pasatzen dituen abenturak bideratuko ditu.