Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bastet: ibaiertzeko biztanleak

Idazlea: Peio Lopez Iturri

Ilustratzailea: Irati Merino Petralanda

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2020

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album itxurako ipuin ilustratua da, fikzioa eta errealitatea batzearen bidez naturarekin (Nilo ibaia) orekan bizitzearen garrantziaz hitz egiten diguna.

Nilo ibaiaren ertzeko herri batean bizi da Bastet. Hark kontatzen digu Nilo ibaiko urek bere egunerokoan duten garrantzia. Goiz batez, ordea, Bastet etxetik aterako da ur bila, eta Nilo ibaia lehortu dela ikusiko du. Neskatila eta bere lagunek lehortearen arrazoiak bilatzen ari direla, herrira etorritako arrotzek urtegi erraldoi bat eraiki dutela deskubrituko dute. Azkenean harea-ekaitzaren laguntzaz ura askatzea lortuko dute.

Album ilustratu honek, tonu hezitzailean mezu argi bat eman nahi du: natura denon artean zaindu eta babestu behar dugu.

Digitalki egindako ilustrazioak koloretsuak dira, eta xehetasunen bidez bertako biztanleen bizimoduaren hainbat gako ematen dizkigute, baita bertakoen eta arrotzen arteko harremanen ingurukoak ere.


Bastet: ibaiertzeko biztanleak