Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basoan barna

Idazlea: Ainara Azpiazu Aduriz

Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Alde batetik, natura, eta bestetik, neska gazte batek aitonarekin duen harremana ditu hizpide. Tonu alaia, umoretsua eta maitekorra erakusten du.

Neska gazte batek bere aitona aurkezten digu. Ehiztaria zen aitona gaztetan, orain, berriz, argazkilaria da, eta basoan ikusten dituen animaliei argazkiak ateratzen dizkie. Neska gazteak aitonari eskatzen dio berarekin basora joan dadin animaliak ikustera. Basoan aurrera doazela, aitona galtzen du neska gazteak, eta bere bila aritzen da basoan barna. Ez du, ordea, ez aitonaren ezta inongo animaliaren arrastorik topatzen. Halako batean, aitona agertzen zaio zuhaitz artetik. Atsekabetuta bueltatzen da etxera neska gaztea, animaliarik ikusi ez duela eta. Hurrengo goizean, ordea, aitonaren argazki berriak ikusten ditu horman zintzilik, bertan neska gaztea animaliaz inguratuta agertzen dela.

Irudiak koloretsuak eta figuratiboak dira, eta naif estetika dute. Trazu finak eta lodixkoagoak tartekatuta. Kapa asko dituzte, atzeko plano sinple batetik, detailez jositako basoa marraztu arte. Irudi guztiek bi orrialde hartzen dituzte, eta pastel tonuak dira nagusi gehienetan. Testua eta irudiak bata bestearen osagarri dira. Istorioa jarraitu eta ulertzeko ezinbestekoak dira irudiak.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Basoan barna