Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basajaun eta Martin

Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Ilustratzailea: Maite Caballero Arrieta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2012

Bilduma: Marraz(i)Oak

Orri kopurua: 34

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Herrien sorrera azaltzeko ahozko tradiziotik berreskuratutako kondairekin berridatzitako istorioa polita. Testua hasiera eta bukaerako bi olerkiekin borobiltzen da.

Basajaun, jentilak, Gaueko eta zibilizazioen sorrera azaltzeko Euskal Herrian Barandiaranek bildutako beste kondaira batzuk bilbatuz osatu da.

Hasieran dena basoa zen eta jendea baserrietan sakabanaturik bizi zen. Basajaunek herria muinoan eraiki behar duela esaten die herritarrei, baina Martinek zelaia egokiagoa dela uste du. Halaxe, herritarrak konbentzituta, zelaian eliza eraikiko du. Hala ere zelaian ez dago laborerik ezta sororik ere eta jendea gose da. Martinek Basajaunengana joko du laguntza eske baina honek ez dizkio erantzunak erraz emango, bere kabuz aurkitu beharko ditu nekazaritzaren sekretuak. Azkenean, nekazaritzaren sekretuak bereganatuta, herritarrak zelaian biziko dira eta muinoa hildakoen atsedenerako erabiliko dute.

Ilustrazioak ezohikoak dira, estetikoki ausartak eta ederresten zailak.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Basajaun eta Martin