Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Barruko leihoa

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Orri kopurua: 94

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburu hau zazpi ataletan zatitutako 55 poemak osatzen dute. Proposamen laburrak dira, errepikapenean eta hitz jokoetan oinarrituta daude, eta, horregatik erritmo handikoak dira.

Gizakiari eta naturari buruz hitz egiten dute. Atal bakoitza gai bati eskainita dago, eta izenbururik ez badute ere, honelatsu multzoka daitezke: (I) neguko solstizioa, (II) Udaberriko lorealdia, (III) Hazien garaia, (IV) Loreak eta espiritualitatea, (V) Airekoak, (VI) Arnasa, (VII), eta (VIII) Hitza-hizketa.

Gaien hurrenkerari men eginez, ohartzen gara ibilbide bat proposatzen zaiola irakurleari, barrutik kanpora, lurretik airera, ea berriz ere barrura datorrena arnastutako airearen bidez.

Irudiak minimalistak dira, poetikoak baita ere, esanguratsuak: ekialdeko margogintza gogorarazten dute teknikan (tinta), baina estetikaren irakurketa pertsonala eskaintzen dutenak.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian

Asun Agirianoren kritika Garan


Barruko leihoa