Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2021

Bilduma: Mila gau

Orri kopurua: 128

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Poesia liburu ilustratua da. 

Haur bat esnatzen denetik lokartzen den arteko egunerokoa soinuen bidez adierazten da liburuan. Eguna soinuen bidez kontatzen da, soinu horietako batzuk barneratuak ditugu, beste batzuk oharkabean pasatzen zaizkigu eta badaude, entzun arren, erreparatzen ez ditugun soinuak. Poemetan kaligrama eta onomatopeia ugari ageri dira. Liburua hamar kapitulutan dago banatuta eta ilustrazioek kapituluen hasierako lehen orrialdeak hartzen dituzte, hasierako orrialde bikoitzak eta hurrengo orrialdea hain zuzen ere, kapituluen amaieran, berriz, azken orrialde bakuna. Ilustrazioetan gorputza da protagonista eta irudiak testutik abiatzen dira. Ilustrazioak txikiak, orrialde batekoak, bikoak eta hizki artean ezkutatuak, denetarikoak uztartzen dira. Kolore apaletan egindakoak, joera ilun xamarrarekin. Irudiak ondo definituak dira eta ingerada beltzik gabe argi funtzionatzen dute. Hitzekin ere irudiak egitera ausartu da ilustratzailea.

Azken orrialdean, Xabier Zabala musikariak sortutako haur baten eguneroko soinu-banda jasota dago QR batean.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk