Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Banpiroen hiria

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 107

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Intriga eta misteriozko liburua.

Konta-moldeak eraginda, irakurleak ahalegintxoa egin behar du istorioaz ongi jabetzeko, zeren eta maiz ez da argi gelditzen kontakizuna noiz den ametsa, noiz erotasunak eragindako asmakeria, noiz errealitatea…

Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko batean dute Selene, bere burua banpirotzat jotzen duen neska gaztea. Selene ez da ezertaz oroitzen, ez nor den, ez zer lanbide zuen, ez nongoa den; baina banpiroa dela sentitzen du, nahiz eta egun argitan inongo arazorik gabe ibil daitekeen. Azkenaldian, ordea, euria ari du barra-barra, beti lainotuta dago, eta Selenek badaki eguzkia indartsu jotzen hasten denean arazoak izango dituela. Horregatik, egun hori iritsi aurretik, bere buruaz gehiago jakin beharra dauka. Eta, horretarako, Mikel erizain misteriotsuak emandako arkatz eta agendarekin egunerokoa idazten hasiko da. Liburuaren zenbait atal eguneroko horretatik hartuak dira.

Egonezinak eta jakin-minak eraginda, eta Mikelen laguntzaz, ospitaletik ihes egingo du Selenek, bere iraganaz ikertu eta hura berreraikitzeko asmoarekin. Espero gabe, errealitatearen mugak gainditzen dituen abentura batean murgildurik ikusiko du bere burua… Bitartean, kanpoan, Anna inspektorea hainbat neska gazteren hilketa misteriotsuak ikertzen ari da. Denak odolusturik zendu dira, eta guztiek bina zulotxo dituzte lepoan.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Banpiroen hiria