Izenburua: Bakarrik eta Buztangabe
Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2012
Bilduma: Haur literatura;, 16
Orri kopurua: 61
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio labur honetan gasolindegian ahaztutako neskato baten abentura kontatzen da. Anekdota indartzeko gasolindegi berean katu bat abandonatzen dute.
Ipuinak ilustrazio asko ditu, argudioaren esanahia indartzen dutenak eta umore tonua finkatzeko zeregina hartzen dutenak. Erabilitako marrazketa teknikak dinamismoa ematen dio kontaketari.
Abandonuaren gaia modu interesgarrian lantzen du.
Lehen edizioa (2000. urtean) SMk argitaratu zuen Baporea bildumaren barruan, baina agortuta eta deskatalogatuta zegoenez, aukera paragabea eskaintzen du orain Pamielak liburu hau berreskuratzeko.