Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Baina nora joan ote da aitona?

Idazlea: Silvia Sommariva

Ilustratzailea: Giuditta Gaviraghi

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2021

Orri kopurua: 48

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek aiton-amonen heriotzaz hitz egiten du, jarrera hezitzailearekin.

Xabier kezkatuta dago aitona Eusebio ez delako azkenaldian bere bila joaten eskolara. Amak aitonak alde egin behar izan duela kontatzen dionean, gogoratzen du aitona Eusebiok aspaldi kontatu zion sekretu bat: Halako batean aiton-amonei postaz hegazkin-bidaia baterako txartela iristen omen zaie, eta agudo joan behar izaten omen dute hiri misteriotsu batera. Une hori iristen denean joan beharra dago. Hiri horretan aiton-amonak zoragarri bizi omen dira, nahi duten guztia egiten. Ezin dute itzuli, ezta telefonoz deitu ere, baina urrutitik maite dituztenak ikusteko aukera dute, eta haiekin berriro elkartu haiek ere hiri misteriotsura joaten direnean.

Letra larriz idatzitako testuari, hark diona erreproduzitzen duten irudi infantilak laguntzen diote. Gehienetan, orrialde bikoitz bakoitzean, alde batean orrialde osoa hartzen duen irudia dago, eta bestaldean testua eta irudi apaingarri bat.


Baina nora joan ote da aitona?