Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bagdadeko aurpegiak

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2007

Bilduma: Perzebal

Orri kopurua: 173

Adina: 16tik gora


Laburpena:
Iragana eta oraina txirikordatzen dira etengabe Bagdaden kokatzen den historia honetan. Omar kalifaren garaian bizi izan zen Ali Khajjam: sufien tradizioan hezitako jakintsu honek (poeta, matematikaria, astrologoa, musikaria…) beti eta nonahi aholku zuzenak eman eta kontsolamendu espirituala zabaldu zuen nonahi, baita kargurik handienetan egon zen garaian ere, inolako armarik sekula eskuetan hartu gabe. Ali Khajjamen historiaren ondoan Jasminaren eta bere anaia Aliren gaurko historia dago: Sadan kendu ondorengo gerra, bonbardaketak, heriotza, sufrimendu neurrigabea... Soldadu amerikarrek tiroz hiltzetik salbatuak izan ondoren umezurztegira eramaten dituzte biak. Borondatezko langile batek handik aterako dituen itxaropena apurka galtzen doazen neurrian bizitza beren kabuz aurrera atera beharra planteatuko zaie eta Jasminak maistra ikasketak egiterainoko bidea jorratuko du, negarraren lekura irribarrea itzuli artekoa. Gerraren aurkako eta bizitzaren aldeko aldarrikapen bat da eleberria.


Prentsako aipamenak:

Gara. Mugalari. Xabier Etxaniz Erle


Bagdadeko aurpegiak