Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azken lanhütarra

Idazlea: Nerea Loiola Pikaza

Ilustratzailea: Cristina Fernández Blanco

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2019

Orri kopurua: 102

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Fantasia eleberria da, euskal mitologiako hainbat pertsonaiarekin eta asmatutako beste zenbaitekin eraikia.

Lehen pertsonan kontatzen du protagonistetako bat den Ametsek istorio osoa. Tarteka irakurleari zuzentzen zaio, bere iritzia galdetzeko, esandakoa baieztatzeko… Narratzailearen eta irakurlearen artean gertutasun giro bat bilatzen.

Amets, Mattin, Klara eta Jokine Zarauzko lagun koadrila bat da. Elkarrekin joan ohi dira oporretara, gurasoak ere lagunak direlako. Mauleko gazteluaren inguruan, ezkutaketetara jolasean zebiltzala, izaki arraro baten itxura duen eskultura moduko bat aurkitzen dute, barruan mezu bat dakarrena. Laguntza eskatzen duen mezua da, existitzen den azken lanhütarrak idatzia. Oraire da bera, eta mezua aurkitzen duenari trikuharri batera joan eta 3 aldiz Izioqui dugu esaldia esanaz Deia egiteko eskatzen dio. Ametsek berehala ematen die lagunei mezuaren berri, eta zalantzak izan arren, aho batez herriko Torreoira igo eta deia egitea erabakitzen dute...


Azken lanhütarra