Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azken hegaldia

Idazlea: Jesús Ballaz

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 1998

Bilduma: Topaleku

Orri kopurua: 104


Laburpena:

Liburu honen protagonistak, Kenor gazteak, etxetik ihes egiten du, eta eroaren pare dabil oinez hiru gau osoz, Niperoleko aireportutik irtetekotan den hegazkin zahar batean babesten den arte. Aireportuko zaindariak aurkitu eta pilotuaren bulegora eramaten du. Aireportuan egiten duen denboran, Kenorrek bere bizitza gogoratzen du, familiarena eta bere herriaren azken urteetako historia. Harnakeko harritrikura egindako ibilaldia gogoratzen du, historiako irakaslearekiko zuen miresmena, harrobi bateko gertakizun tristea eta polizia etxera heltzen den unea.


Azken hegaldia eleberri errealista da, asmaturiko herrialde batean kokatua, gurea izan daitekeen herrialdean, beharbada. Mutil gazte batek herritik ihes egin behar du, bertan bizi diren pertsona batzuen itxikeria eta setakeria dela eta. Eleberria askatasunaren aldeko kantua da. Orrialdez orrialde, arintasunez, bakean eta aurreritzirik gabe bizi nahi duen mutil gazte baten pentsamendu eta ideiak azaltzen zaizkigu.


Azken hegaldia