Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azken erregina

Idazlea: Myriam Cameros Sierra

Ilustratzailea: Myriam Cameros Sierra

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2022

Orri kopurua: 24

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetako narrazioak gizarteak ezartzen dizkigun rolen inguruko hausnarketa eragin nahi du, erregina gazte batek bere koroarekin dituen arazoak plazaratuta.

Protagonista haur erregina bat da. Erregina azkarra, paregabea, ezaguna… Halere eskolan arazoak ditu bere koroarekin: nahigabe baloiak zulatzen ditu, zaila zaio gordeketetan ezkutaleku aproposa topatzea, ezin du itzulipurdirik egin… Nazkatuta dago bere koroaz, baina aitak ez dio beste aukerarik ematen. Aitzitik, igandeetan koroa janztea atsegin du, han goxokiak ezkutatzeko. Ikasturte amaierako festan, harrapaketan jolasean ari zirela, bere koroak karpa arrastaka eraman zuen eta akabo jolasak, merienda eta karaokea! Triste, erreginak lagunei laguntza eskatu zien. Guztiek batera koroatik fuerte tira eta… koroa airean ateratzean, sekulako goxoki pila erori ziren. Koroa, ordea, ez zen buelta itzuli. Urruneko planeta batean, beste funtzio bat betetzen du orain.

Ilustrazioek orokorrean bi orrialde hartzen dituzte. Atzealde zuriaren gainean kolore biziko masa handiak osatu dira. Errotuladorez beteak, gehienak ingerada beltz eta lodiz inguratuta daude. Gertuko plano asko daude eta batzuetan perspektibarekin jolasten da. Testua eta ilustrazioak batera doaz. Istorioa bata zein bestea jarraituz uler daiteke.


Azken erregina