Izenburua: Azeri, zer berri?
Idazlea: Atelier Saje
Ilustratzailea: Atelier Saje
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2021
Orri kopurua: 12
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Ahozko olerki edo errima jolasa errepikakor bat da liburu honen oinarria.
Elurretan txilinbueltan ari diren bost azeritxo mutur gorri erakusten zaizkigu hasmentan, banaka banaka desagertzen joango zaizkigunak. Nora doaz azeri galduak?
Esaldi errepikakorrak erabiliz, eta liburuaren orrialde trokelatuei esker, jolas liburu hau talde handian elkarrekin irakurtzeko egokia da eta, ondoren, bakarrik edo bikoteka behin eta berriro gozatzekoa. Errepikatzen diren esaldiak buruz ikasteko errazak dira, irakurtzen ez dakienari belarriz jasotakoa “irakurtzeko” aukera eskainiz.
Orri bikoitzeko lehen sekuentzian azeriak aurkeztu eta liburuan zehar errepikatuko den leloa azaltzen da lehendabizikoz. Bigarren sekuentzian jolasa aurkezten da: azeri bat desagertuko dela iragartzen du testuak eta irakurleak fisikoki ere desagertarazi ahal izango du, liburuak eskaintzen duen mekanismo birakariaren bidez. Hortik aurrera, eskema errepikatuko da liburu osoan zehar, orrialde bikoitzeko sekuentzietan: ezkerreko orrialdean leloa errepikatuko da eta eskuinekoan desagerpen jolasa (testuan eta irudian). Bukaerako orri bikoitzean sorpresatxo xamurra gordetzen du liburuak, amaren altzoan baitaude gorderik bost azeritxoak.
Kartoizko orrialde sendo eta ertz borobilek eskuartean jolasean erabiltzeko egokiak dira. Ilustrazioetako paleta leunek azeriak nabarmentzen dituzte fondo txuri urdinen gainean, irudi sinple eta atseginak eskainiz.
Ahozkoarekin gozatzeko eta behin eta berriro irakurtzeko liburua.