Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak)

Idazlea: Xabier Olaso Bengoa

Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2001

Bilduma: Tamaina Ttikia

Orri kopurua: 128

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Jolasteko eta gozatzeko liburua duzu hau. Igarkizunekin jolasteko, misterioa argitzeko, hitzen artean ezkutaturiko laberintoa aurkitzeko eta horrekin guztiarekin disfrutatzeko, jostatzeko.
Hitza eta irudiak dira liburu honetako osagaiak. Baina horiez gain irakurlea falta da, orrialde hauetan dauden misterio txikiak argituko dituen irakurlea. Animatu eta presta zaitez irakurtzeko, jolasteko.


Prentsako aipamenak:


- Mondragon Unibertsitateak argitaratua Honela diosku Xabier Olasok hitzaurrean: “...esku artean duzun liburu honetan luzaroan idatzi ditudan hainbat eta hainbat igarkizun eta aho-korapilo bildu ditut, denak ala denak ere zu jolas zaitezen ondutakoak. Nik ondo baino hobeto pasatu dut guzti-guztiak asmatzen, zeharbideak bilatzen, hitzak josten, mezuak makilatzen, esaldiak mozorrotzen, janzten, eranzten... Orain, liburua plazan dagoen honetan, zeu zara protagonista nagusia eta zera nahiko nuke, igarle, zeuk ere ondo baino hobeto pasatzea aho-korapilo eta igarkizunon hitzak askatzen, mezuak desmakilatzen, esaldiei mozorroa kentzen, eranzten, janzten, igartzen...”
Hitzok ederki laburbiltzen dute liburuaren nondik norakoa. Eta ez bakarrik laburbildu, ongi baino hobekiago lortzen baita esandakoa. Horretarako, estilo oso zuzena darabil Olasok, bizia, plastizitate handiko irudiez lagunduta, testuinguru hurbileko egoerak azalduz. Horregatik uste dugu oso erraz iritsiko dela ez haur koskorrengana bakarrik, baita haur txikiengana ere. Hain dira jostalariak! Hain elektrikoak eta ustekabeak! Eta zorrotzak, batez ere zorrotzak!
Agurtzane Villateren marrazkiak ere guztiz azpimarragarriak gertatzen dira, baita edizioaren kalitatea ere. Izan ere, oso ondo baitago zainduta edizioa, nola diseinua ala enkoadernazioa, eta ziur gaude oso une atseginak sorraraziko dituela hainbat haurrengan.
Hona hemen, bada, helduek eta haurrek elkarrekin konpartitzeko liburu bikaina. Besterik ez: ea igartzen dituzuen igarkizunak eta ea errepikatzen dituzuen aho korapiloak batere okerrik esan gabe! Hala izan dadila!


Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak)