Izenburua: Auskalo!
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2013
Bilduma: Klis-klasikoak
Orri kopurua: 125
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Galtzagorri Elkarteak, Pamiela argitaletxearekin batera, Klis-klasikoak bilduman berrargitaratu du Xabier Olasoren lan bikain hau, aurreko edizioa agortua baitzegoen. Euskal Haur eta Gazte literaturaren apalean falta ezin den liburua da.
Jolasteko eta gozatzeko liburua duzu hau. Igarkizunekin jolasteko, misterioa argitzeko, hitzen artean ezkutaturiko laberintoa aurkitzeko eta horrekin guztiarekin disfrutatzeko, jostatzeko.
Hitza eta irudiak dira liburu honetako osagaiak. Baina horiez gain irakurlea falta da, orrialde hauetan dauden misterio txikiak argituko dituen irakurlea. Animatu eta presta zaitez irakurtzeko, jolasteko.
Imanol Merceroren kritika Berrian