Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aurpegiko ubeldurak

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Bilduma: Bizi taupadak

Orri kopurua: 107

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Liburuak zenbakirik gabeko 16 kapitulu labur ditu. Nagusiki elkarrizketen bidez garatzen da, tarteka bakarrizketaren bat agertu arren. Hona argumentua: Matilde ospitalean dago. Tratu txarrak jaso ditu eta azken eztabaidan senarra hil du. Bi seme-alaba ditu: Enara, zaharrena, eta Lukax, gazteena. Egoera honetan, Enarak amaren rola hartu beharko du eta bere ikasketez eta harremanez gain, etxearen ardura, anaiarena eta amarena hartuko ditu. Lukaxek ezin du egoera onartu eta jende guztiarekin haserre dabil.

Tratu txarren gaiari buruz hitz egiten du eta haur txikiei egindako abusuez ere bai. Azken hau ez da argi gelditzen benetan hala gertatu zen edo amaren obsesio hutsa besterik ez ote zen.


Aurpegiko ubeldurak