Izenburua: Aurkituko zaitut
Idazlea: Teresa Calo
Ilustratzailea: Concetta Probanza Arrizabalaga
Itzultzailea: Mitxel Murua
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2021
Bilduma: Erria Txikota
Orri kopurua: 128
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Eider herrira doa oporretan, amarekin, gogo txarrez. Haien arteko harremana ez dago unerik onenean: Eider nerabezaroan dago bete-betean, eta ikasturteko kalifikazioak ere eskasak izan dira. Herrian, Blanca bizi da, Eiderrek betiko lagun-mina, baina uda honetan ez du aurkitzen tarterik Eiderrekin egoteko; izan ere, erabat harrapatuta eta kateatuta bizi da sare sozialetan ezagutu duen amodioarekin. Eiderren amak, alaba aspertzen dela ikusita, Bilbon bizi diren ilobak, Julen eta Aitor, gonbidatuko ditu herrira. Hiruen artean argituko dute Blancari benetan gertatzen zaiona: sare sozialetan gizon batek engainatu du, eta ez du batere asmo garbirik…
Narrazio errealista da, adiskidetasunaz, harremanez eta sare sozialez hausnartzeko bidea eskaintzen duena.