Izenburua: Augustoren botila
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Giltza
Urtea: 2013
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Tapaki gogorreko album ilustratua da, objektuak metatzen joango den ipuin kateatua. Jorratzen duen gaiagatik esan liteke gizabide eta moral hezkuntza jorratzen dituela, alferrikako kontsumismoaren kritika eginez.
Tonu ironiko eta umoretsuan kontatzen zaigu nola Augustok botila bat ur erosi zuenean dena aldatu zen. Izan ere, gero bizkar-zorroa erosi nahi izan baitzuen botila sartzeko, eta ondoren bizikleta azkar ibiltzeko, geroago auto bat oraindik azkarrago ibiltzeko, honela kamioia eta hegazkina erosi zituen arte. Azkenean erori egin zen hegazkinean zihoala eta dena txikituta gelditu zen. Augusto egarriak sentitu zen orduan. Istorioa berriro jatorrira itzuliko delarik.
Hitz eta irudiaren arteko osaketaren ondorioz protagonistaren gertakariak gertutik bizi daitezke.